2012-02-21

Gertakari erlijiosoa

Gertakari erlijiosoak ez du bakarrik garrantzi kulturala. Gizakiaren izate osoari dagokio, gizakiaren izatearen zati bat da. Erlijio formalak horri buruzko kontzientzia hutsa da. Kontzientzia hori gabe herren izango ginateke, izatearen zati delako hori gure baitan gorderik baitago, nahi ala ez. Gure gizarteak garai bateko kontraesan eta oposaketa molde xehetzaileak gainditu behar ditu gertakari erlijiosoa normaltasunez ikusi dadin. Normaltasun honek behar du baieztapen bat, bai esan behar diogu gizakiaren dimentsio honi. Horretarako gaude hemen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario