MARIA, ELIZAREN AMA
LH 1, 2,3,4
HELBURUAK
_ Maria, Jesusen ama,
ezagutu.
_ Ama
Birjina, Jesusen ama eta kristau guztiek osatzen
duten familiaren ama ere dela jakin.
ERREFERENTZI EDUKIAK.
_ Familian, kristau maitasunaren azalpena.
KONTZEPTUAK
_Maria inguruabarretara egokitu zen.
_ Maite dugun eta maite
gaituen jendearekiko erlazioa.
TREBETASUNAK ETA ABILEZIAK
_Komunikabide eta adierazpide
desberdinen bidez sentimenduak azaltzea.
_Sormen-gaitasuna garatzea
JARRERA
_Berekiko konfiantza.
_ Proposatutako ekintzetan parte
hartzea.
GAITASUNAK
_Autonomia eta ekimen pertsonalaren garapena.
_Garapen kultural eta artistikoa.
EBALUAZIO IRIZPIDEAK
_Lan onaren
gogobetetze-maila eskuratu.
_ Bizikidetza errazten
duten kristau balioak eskertu.
ADIERAZLEAK
_Gertuko kideekiko (ama) maitasun egoerak eta
balioak adierazi.
_Proposatutako jardueran parte
hartu.
Erlijio Irakaslea - Pili Sanchez
Arantzazuko amatxo oso maitiari pelegri bertsoak
ResponderEliminarHemen dakargu, ama gurekin,
Bizitza baten gurdia
Urrutitikan karranka dator
Zatar ta tatxaz josia
Ez da debalde inolaz ere
Lurratikan biajia
Kopeta ilun, ilea urdin
Ez polita oparia
Zure errukiaz gerade fio
Hori da inportantia.
Pausorik pauso, mendirik mendi
Gure Gipuzkoa guztia
Zeharkatu dugu, ama maitia
Zuk gu zainduko gaitia
Jakina baita dudarik gabe
Zure izate garbia
Zure aldera ezin liteke
Deabru gaiztorik abia
Itsuak gaude, ama maitia
Eman zaiguzu argia.
Zugana goaz bihotzak alai
Azkenik badeu atseden
Nahiz eta malda eta biraje
Zulo eta sarrera irten
Indartu zaigu gorputza dena
Arnasak egin du gailen
Goizan argiak erakutsi du
Mendi deuna nun dagoen
Hemen gaituzu, ama maitia
Zuri egitera omen.
Zure Senarrak hartuko gaitu
Gure amatxo maitia?
Maitasun muxu haundi batekin
Egin zuena bizia
Eta halaxe zugan landatu
Bere bihotzeko Semia
Horrengatikan ez da galduko
Gizakien askazia
Maitasun hori eman zaiguzu
Gure amatxo maitia.
Bihotzak irmo, begiak garbi
Izadi ederrez betean
Zorion poza dago gurekin
Maitasuneko lorean
Norbaitek jakin nai badu zertan
Bizi poztutzen al geran
Hatza haruntza zuzenduko deu
Mendiz ta ibarraz bestean
Zeruko Amak itxoiten zaitu
Arantzazuko atean.