2012-05-14

SAHARA, ITXAROPENAREN HERRIA Erlijioko irakasle baten bizipenak


SAHARA, ITXAROPENAREN HERRIA

Erlijioko irakasle  baten bizipenak

Mundu  osoko  babesgabeenetan bere zorira abandonaturik, saharako herriak duintasunez darama  besteak ezarri dioten patua. Afrikako ipar-mendebaldean, XXI.mende hasiera honetan, behin eta berriro  Nazioarteko Elkarteak, Maroko-ren presioaren eraginez, uko egin dio  Saharar herriari bere etorkizuna eraikitzeko lurren jabetzea.
Apirilean, Maria eta Jose ikastetxeko Erlijioko irakaslea den Ibon Ibarguren han izan da bere ikasleekin, eta  esperientzia horren  berri emango digu ondorengo elkarrizketan.


·        Nola  sortzen da proiektu hau?

Proiektu hau nire laguna den  Zumaiako Institutoko zuzendaria den Samuel Ruiz eta  Maria eta Jose ikastetxeko erlijio irakasle xume honen arteko lankidetzaren ondorioa da. 

·        Zerk bultzatu zaitu proiektu hau aurrera eramatera?

Nire kasuan, erlijio irakasle naizen aldetik Jesusen ebanjelioaren balioetan oinarrituz  gehien sufritzen dutenekin bat egitea.

                       Zer da Darahli elkartea?

Lan honen fruitua dela esango nuke nik. Zumaiako herrian -irakasleak, gurasoak eta ikasleak bat eginik-Mendebaldeko Sahararen aldeko DARAHLI ( hasanieraz besarka nazazu) elkartea  sortu dugu.
Proiektu honek nortasun handiko bi Herri uztartu nahi ditu, senide diren bi herri: Euskal Herria eta Mendebaldeko Sahara, Zumaia eta Zug.
Bi herriak uztartzeko UZTARRIA hamabost eta hamasei urte bitarteko gazteak izango dira, beren esku baitago bi herri horien geroa.
Proiektuaren izena ”darahli” da. Izan ere, horixe da proiektu honen helburu nagusia: hain urrun eta hain hurbil dauden bi herri, eta hizkuntzaz eta pentsaeraz hain desberdin diren bi kulturetako gazteekin zubiak eraiki eta elkar laguntza bideak sortu.



·        Zergatik  Mendebaldeko Sahara?

Euskal Herria aspalditik dugu elkartasun erreferentea, baina Saharako herriarekin izan duen lotura berezia izan da. Biak ala biak nortasun, kultura eta hizkuntza propioa duten herriak izateaz gain, sufrimenduzko historia bizitzea tokatu zaie. Milaka euskaldunek gerra zibilaren ondorioz Euskal Herria utzi eta erbestean errefuxiatu ziren, eta, era berean, gaur egun 200 mila errefuxiatu saharar bizi dira Tindufeko errefuxiatu kanpamenduetan, eta beste milaka daude askatasunik gabe lurralde okupatuetan, Marokoren menpe.

·        Zeintzuk dira proiektu honen helbururi garrantzitsuenak?

Gure ikasleek Mendebaldeko Saharak bizi duen errealitatea zuzenean ezagutzea, indarkeria eta bidegabekerien aurrean elkartasunez jokatzen  ikas dezaten.
·        Nola gauzatzen da  proektu hau?

Zumaiako herria Sahara Mendebaldeko Zug herriarekin senidetuta egonik, behar beharrezkotzat jotzen dugu Mendebaldeko Saharak bizi duen giza tragedia honen aurrean,  Zumaiako ikastetxe desberdinetako ikasleak  Giza Eskubideek duten  garrantziaz sentsibilizatu eta  oinarrizko Giza eskubideak errespetatzen ez zaizkien Tindufeko errefuxiatuei elkartasun proiektuak  bideratzea.
2011-2012 ikasturtean Mendebaldeko Sahararen errealitatea hobeto ulertzen lagunduko dien sentsibilizazio lan bat egin da Zumaiako Ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin ( material didaktikoa, elkartasun astea, janari bilketa, laguntza humanitarioa ). 

·        Zer egin duzue ondoren?

Ondoren, gure gazteek Mendebaldeko Saharak bizi duen  errealitatea zuzenean ezagutzeko helburuarekin, elkartasunean oinarritutako bidai bat egin dute Tindufeko Errefuxiatu kanpamentura eta han, Zug-eko ikastetxearekin elkarlanean, auzolandegi bat antolatuko da Zumaiako eta Zug-eko ikasleekin.


Zenbat pertsonek hartu duzue parte proiektu honetan?
  
  Proiektu honetan Zumaiako  ikastetxeetako 40 ikaslek eta lagundu gaituzten  Darahli taldeko 10 kide zuzendari eta monitore-arduradun  lanetan ( hauek 2006an izan ziren gure ikasleak), Zumaiako udaleko bi zinegotzi , medikua eta familien ordezkari bat.

·        Zertan  gauzatzen da hau dena?

Ez da erraza lau hitzetan esplikatzea, baina hauek dira bideratu ditugun proektuak bertakoekin lankidetzan;


·        Hogei familiari eguzki plakak bidaltzea: Tindufeko errefuxiatu kanpamentuetan ez dago argi indarrik eta beharrezkoak dira eguzki plakak. Zugeko udalak aukeratutako benetan beharra handia dituzten 20 familiari plaka bana bidaliko zaie. Horretarako gure ikasleek ikasturtean zehar jasotako formazioaren ondoren 20 EGUZKI PLAKA lortu, muntatu dituzte.

·        Zumaiako hogei familia Zugeko beste hainbesterekin senidetzea:

·        Zumaiako eskolen eta Zugekoaren arteko harremana sendotzea eta “escuela de Soweto”  ikastetxean  berritzelanak eta margolanak egitea:

·        Saharako gazteekin topaketak: antzerkia, musika,...

·        Zumaiako osasun-etxea eta Zugeko dispentsarioaren arteko lotura sendotzea.

Sendagile, erizain eta farmazien laguntzarekin, botikak, material kirurgikoa eta beste zenbait material bidali da.

·        Bideoa grabatzeko proiektua: Bertako esperientzia jasoko duen bideoaren grabazioa egin da. Ondoren , Euskal Herriko ikastetxeetan emango litzateke bideo horren berri.

·        Zugeko Udalak daukan erabilera anitzeko aretoa egokitzea:

Bilerak eta kultur ekintzak egiteko erabiltzen da, besteak beste. Oso egoera txarrean dago eta berritze-lan handiak egin  dira auzilanean.
       
·        Zeintzuk izan dira egunero egin dituzuen ekintzak?

             Egokiena atalez atal esplikatzea izango litzateke,



Ø      Ongietorria:


Zugeko alkatea eta familen  ongietorria.

Ø      Bizikidetza:
Bertako bizimodua hobeto ulertzeko Saharako familiekin egon gara aste guztian,

Ø      Gazteen topaketa:
Bertako gazteen eta gure ikasleen arteko elkarjartzea. Saharar- Euskal musika, antzerki saioak, adiskidetze bazkaria...

Ø      Osasuna:
Errefuxiatu kanpamentuan dituzten osasun arazoak hobeto ulertzen lagunduko dien ospitaletara bisitaldiak.
Zumaiako osasun-etxea eta Zugeko dispentsarioaren arteko lotura sendotzen saiatuko gara. Sendagile, erizain eta farmazien laguntzarekin, botikak, material kirurgikoa eta beste zenbait material bildu eta bidali da


Ø      Hezkuntza:
30 urtetik gorako erbestealdian, hezkuntzaren garrantziaz jabeturik izugarrizko ahaleginak egin dituzte hezkuntza hobetzeko. % 99ko analfabetismo-tasatik 3 eta 16 urte artekoak erabat eskolatzera igaro dira. Eta hau, irakasle, eskolako programa eta baliabide didaktiko baldintzatuak edukiz.

Zug herrian dagoen “Escuela de Soweto”  izeneko eskola bisita dugu eta bien arteko harremana sortu. Horretarako eskola-materiala bilduko dugu ―liburuak, arkatzak, koadernoak…― eta hango eskolara bidali; ikasleen artean harremana sortzen saiatu gara, elkarri gutunak, argazkiak... bidaliz

Ø      Giza eskubideak:

Mendebaldeko Sahara herri okupatua izanik, milaka sahararren oinarrizko eskubideak zanpatuta daude. Beste asko Aljeriara ihes egin beharra izan zuten, horrek dakarren guztiarekin. Errealitate horren berri jakiteko Gerraren museoa bisita dugu eta indarkeria jasan duten biktimekin egon gara.

Ø      Nazioarteko elkartasuna:

Saharako errefuxiatuen etorkizuna nazioarteko laguntza humanitarioaren menpe dago. Laguntza humanitario hau nola bideratzen den ikasi dugu.



Ø      Aisialdia:

Dena ez da lana izan. Saharako dunak ezagutzeko aukera ere izan dugu.


Ø      Saharako emakumeen egoera ezagutu:

Bizi duten gatazkaren ondorioz gizonezko gehienak frontean daude eta emakumeak dira kanpamentuetako bizimoduaren arduradun nagusiak. Bertako emakumeekin elkarrizketa bat izango dugu.

* Saharako kultuta eta erlijio zertan datzan ere ikasi dugu.


·        Zorionak Ibon egindako lanagatik.
Bai, Jainkoari eskerrak eman nahi dizkiot nire ikasleekin esperientzia zoragarri hau hau bizitzen lagundu nauelako.







1 comentario:

  1. Anónimo9:25 a. m.

    Oso elkarrizketa interesgarria. Esperientzia benetan positiboa fede eta konpromezu aldetik. Gure lehen mundu hontakoek gure laguntza apurra jarri beharko genduke horrelako larritasunean bizi den jendeari laguntza emateko.

    ResponderEliminar