2012-06-08

EGIPTOKO PRINTZEA: MOISES


EGIPTOKO PRINTZEA: MOISES

·         
          HELBURUAK

-Jainkoaren herriak Egipton bizi izan zuen esklabotza-egoera ulertzea.
-Jainkoak Moisesen bidez gauzatutako ekintza salbatzaile gisa baloratzea Irteera, eta ituna eta aginduak testuinguru horretan kokatzea.   
-Aginduak betez Jainkoaren adiskide izatea askatasun-bermerik handiena dela ohartzea.
-Jainkoak Jesusen bitartez gauzatutako ekintza salbatzailea baloratzea, esklabotza handienetik askatu baikaitu: bekatutik eta heriotzatik.
-Benetan libre izateko jarraitu beharreko bidea Jesus dela jabetzea.
·         GAITASUNAK

-Hizkuntza-gaitasuna

Unitatean proposatutako kontakizunei esker, ezagunagoa egingo zaizu Bibliako hizkuntza, zure lexikoa aberastuko duzu eta irakurketarekiko interesa sustatuko.
-Mundu fisikoaren ezagutzarako eta harekiko elkarrekintzarako gaitasuna
Esklabotza adierazten duten egoera historikoen berri izateari esker, ikasleek hainbat irizpide barneratuko dituzte gure munduko esklabotza-egoerak izaera kritikoz baloratzeko, bai eta norberaren esperientzian bizi diren esklabotza-egoerak ere.
-Gizarte- eta hiritar-gaitasuna
unitate honetan askatasuna eta egia balioak indartzen baitira. Balio horiekiko errespetuak eta norberaren ekintzen erantzukizunaz jabetzeak bizikidetza baketsua eta elkarrekiko harremanak errazten dituzte. Halaber, enpatia eta elkartasuna pizten dira besteren arrazoien ondorioz esklabotza- eta baztertze-egoerak bizi dituzten pertsonekiko.
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Norberaren askatasunaren ezaugarriei, baldintzei eta mugei buruzko hausnarketak gizakiaren ikuspegi positiboa pizten du, bai eta erabakiak eta konpromisoak erantzukizunez hartzea ere.

·         METODOLOGÍA

-Bideoa  (deskargatzeko lekua:  http://www.euskal-encodings.com/smf/index.php?topic=2925.0)
-Denborapasak

·         EDUKIAK 

-Askatasun- eta esklabotza-esperientziak. Libre izatea erantzule izatea eta ongia egitea da.
-Jainkoak libre sortu gaitu, ez esklabo.
-Kontakizuna: Irteera. Jainkoak Moises aukeratu zuen israeldarrak esklabotzatik askatzeko.
-Kontzeptuak: irteera, ituna eta dekalogoa.
-Jainkoak herriarekin egindako ituna eta aginduak betetzea.
-Kontakizuna: Jesus basamortuan tentatua.
-Jesusek bekatuaren eta heriotzaren esklabotzatik askatu gaitu.

·         EBALUAKETA IRIZPIDEAK

-Ea identifikatzen eta sekuentziatzen duen Moisesen historia (pertsonaiak, tokiak, gertaerak, elementuak eta adierazpen esanguratsuak)
-Ea jakiten duen Jainkoaren eta haren herriaren arteko ituna zer izan zen.
-Ea lotzen duen Dekalogoa hamar aginduekin eta horiek betetzeak libre zergatik egiten gaituen arrazoitzen duen.
-Ea lotzen duen Jesusen askatasuna tentaldien kontakizunarekin eta bekatua zergatik den esklabotzarik handiena arrazoitzen duen.
-Ea baloratzen duen Jesusen heriotza eta piztuera askatze- eta salbazio-gertakaria den aldetik
-Ea lotzen jakiten duen askatasuna egiarekin eta bi balio horiek Jesusi jarraitzearekin


DENBORAPASAK: EGIPTOKO PRINTZEA


·        Ordenatu istorioa:

...................................................









...................................
 
.....................................





......................................................


..........................................................

...............................................................

........................................................

....................................................................
.................................................................

-----------------------------------------------
 
·        Osatu ondorengo gurutzegrama:

1.  Faraoiaren izena.
2.  Horrela bizi ziren israeldarrak Egipton.
3.  Lehorte baten ondorioz, Egiptora alde egin zutenak.
4.  Moisesek Ramses faraoiari honako hau eskatu zion bere
     herriarentzat.
5.  Moisesen anaiaren izena.
6.  Moisesek eta israeldarrek zeharkatu zuten itsasoaren izena.
7.  Moisesek israeldarrei emandako  Jainkoaren legea: hamar.
8.   Urtero, judutarrek ospatzen duten festa, Moisesek esklabutzatik
      askatu zituela gogoratzeko
9.   Moisesen istorioa herrialde honetan gertatu zen.
10. Moisesen arrebaren izena.
11. Mendi honetan Moisesek Jainkoak proposatutako aginduak    
     eman zizkien bere herriari.
12. Moises hemen sartu zuten Nilo ibaira bota zutenean
13. Ibai honetan aurkitu zuten Moises.
14. Jainkoak Egiptora bidalitako zigorrak.





No hay comentarios:

Publicar un comentario