ITALIA EZAGUTUZ
ERLIJIO IKASLEENTZAT
ESPERIENTZI INTERESGARRI BAT
NORENTZAT: BATX 1 edo BATX 2 Erlijio ikasleentzat.
BIDAIAREN IRAUPENA: Zortzi egun.
NOIZ : Pazko
astean , edo inauteri astean
NOLA : AUTOBUSES
HELBURUAK:
- Eliza Katolikoen hiri burua ezagutu.
- Erroma eta Vatikanoa.
-Lehenengo Kristauen aztarnak ezagutu.
- Martirien hilobiak : Koliseoa -
Katakumbak
-Errenazimendu gariko arte
lanak ezagutu.
. –Erlijio
Katolikoak errenazimendu garaian izan duen garrantzia ikusi eta ezagutu.
-Ikasleen arteko
eta irakasle eta ikasleen arteko harremanak eztutu eta zabaldu
BIDAIAREN EGITARAU:
1 EGUNA: BIDAIA
- 19,30 aldera
irten gau osoa bidaiatzeko asmoz .Bidai Frantziako ego aldetik egiten da
(Baiona Pau,Toulouse,Carcasone,Brezier…
Niza)
Bidai hasi eta bi
ordura autopistako restop batean gelditzen gara bokadiloren bat afaltzeko,gero
beste geldiaren bat egiten da ( normalean afalduta beste bi ordora ). Eta gau
osoan bidaiatu, gosaltzeko ordura arte.
2 EGUNA: MONAKO ETA PISA
Monakon,Montecarlo gainean dagoen restop batean gosaltzera
gelditzen gara (ordu beteko denbora librea uzten da gosaltzeko, argazkiak
ateratzeko etabar).
Gosaldu ondoren bidaia jarraituz Pisa hirira joaten gara (Monakotik
normalean lau ordura)
PISA :
-
Eguardi
aldera iristen gara eta bazkaltzeko denbora librea uzten zaie ordu pare bat.
-
Arratsaldean Pisa hiriko Katedrala eta
Batisterioa bisitatzen dira (sarrera hiru euro)
-
Bistak bukatu ondoren autobusa hartzen dugu
Florentzia alderuntz.
-
Hotelera (logelak banatu,afaria,bilera urrengo
egunean ikusi behar duguna esplikatu etabar)
3 EGUNA: FLORENTZIA
-GOIZEAN:
Gosaldu ondoren,Piazza Miguel
Angelera joaten gara (Florentziako bista panoramikoa ) ondoren hirira
jetsi eta SANTA CROCCE eliza bisitatzen da (eliza gotikoa eta bertan Miguel
Angel,Maquiavelo eta Danteren hilobiak ikusi daitezke,sarrera lau euro eta
esplikatzeko ekipo bat uzten dute)
Florentziko katedrala (kanpotik eta barrutik) eta
Batisterioa (kanpotik,merezi du zeruko edo paradisuaren atea ikustea)
- Florentziako
udaletxea eta bere enparantza (bertan Miguel Angelen “David”eskulturaren kopia
bat ikusi daiteke)
Baskaltzeko denbora librea (ordu pare bat)
ARRATSALDEAN:
-Puente Vechio eta Plazzo
Pitti (1) Ufizzi museoa edo Akademi
museoa.
-Autobusa hartu eta
hotelea (afaldu,bilera….)
4 EGUNA: SIENA eta
ERROMA
-GOIZEAN:
Siena
Gosaldu ondoren Siena hiriruntz abiatzen gara (Eroma bidean bai dago)
-SIENA:
-Santo Domingo
eliza (Santa Katalinaren burua)
-Sienako Batisterioa
eta Katedrala (merezi du barrutik ikustea,sarrera hiru euro)
-Sienako
udaletxea eta enparantza Piatza del Campo (oso ezaguna,ondoren bazkaltzeko
denbora librea)
- ARRATSALDEAN:
Autobusa hartu eta Erromaruntz (hotelea ailegatu,logelak
banatu,afaria,bilera….)
5 EGUNA: ERROMA-VATIKANO
-GOIZEAN:
-Vatikanoko
museoa (garaiz joan behar de kolak egin behar direlako,sarrera bost euro,eta
bertan Rafael de Sanzio margotutako gelak,Sixtina kapera ikusten ditugu
bereziki. Arte modernoaren geletan Chillidaren gurutze bat ere ikusi daiteke.)
-San
Pedro enparantza eta baseliza (baselizaren barrutik Aita santuen hilobiak
bisitatu daitezke,San Pedroren hilobia
ere).
-Eguardian baskaltzeko denbora librea (nahi dutenek San Pedro
baselizaren kupulara igo dezakete)
ARRATSALDEAN:
-Sant Angelo gaztelua eta Piazza Navona, hemen lau ibaietako
iturria ikusi dezakegu Berninik disenatutakoa, (2) Vatikanoko katakunbak edo
San Sebatiango Katakunbak,
(hauek ikusteko autobusa hartu behar da, hiriaren kanpo aldean
dadudelako).Ondoren autobusa hartu eta hoetelera (afaldu…..)
6 EGUNA : ERROMA
-GOIZEAN:
-
Gosaldu ondoren Koliseoa ikusi,eta hortik Palatino eta foro Romano (bidean
Kostantinoren arkua ikusten da). Forotik irten eta Trajanoren kolumna ikusten
da , Piazza Venezia eta” IL JESSU “eliza (hemen San Ignazioren hilobia bisitatzen da,eta gure Patroiaren
hilobiaren aurrean otoitz bat egiten dugu).
-Panteon
baseliza (Templu erromatarra, gaur egun eliza, hemen hilobiratuta daude Rafael
margolaria, eta Victor Manuel Italiako erregea). Baskaltzeko denbora librea.
-ARRATSALDEAN:
-Fontana de Trevi,Piazza de Espagna eta Piazza del Populo (5garren
egunean Piazza Navona ikusi ez bada egun honetan ikusi daiteke, Panteonen
inguruan aurkitzen delako). (3)Nahi dutenek Santa Maria Magore baseliza
bisitatu dezakete.Denbora librea Erromatik ibiltzeko eta afaltzeko.
-GABEAN:
-22,30 inguruan Fontana de Trevin elkartzen gara iturria iluminatua
ikusteko,gero Via del Corso jarraituz Koliseo ,Foroa eta Piazza Venecia baita
ere iluminatuak ikusten ditugu.Gabeko hamabiak aldera autobusa hartu eta
Veneziaruntz goaz (gaba autobuses)
7 EGUNA : VENEZIA
-GOIZEAN:
-Venezia hirira ailegatu baino lehen gosaltzera gelditzen gara.Gosaldu
ondoren Troncheto aparkalekura goaz eta hemen bertan baporetoa hartzen dugu San
Markos enparantzara joateko (bidaia joan eta etorri 6 euro).
-Gran kanale.
-San Markosera ailegatu eta enparantza ikusi eta bertan dagoen Katedrala
bisitatu (arte bizantinoaren estilokoa eta merezi du barrutik ikustea ,sarrera
ez da ordaindu behar).
-Palazo
del Dogo,Rialto zubia eta Zizpiru zubia
-Denbora librea (hiria
ezagutzeko,bazkaltzeko,gondolan ibiltzeko…..)
-ARRATSALDEAN:
-Bostak aldera baporetoa hartu
autobusera joateko.Handik hotelera (logelak banatu,afaria….)
-Festa (azkeneko gaua denez despedidaren
festa antoluta daiteke)
8 EGUNA : VERONA
-GOIZEAN:
-Gosaldu ondoren Veronaruntz abiatzen gara.
-VERONA:
-Veronaren area (anfiteatroa,sarrera
euro bat)
-Julietaren
etxea
-Veronako katedrala
-denbora librea
(baskaltzeko)
ARRATSALDEAN:(4)
-Laurak aldera
autobusa hartu eta etxeruntz (geldialdiak egiten dira,afaltzeko autopistaren
restop batean eta gidariak behar duenean.Ordu horretan atera ez gero bederatzigarren
goizeko egunean iristen gara eta
gosaltzeko ere geldialdi bat egiten da)
OHARRAK:
Gauza edo ekintza desberdinak
daudenean,azpimarratuta agertzen direnak, guk egiten ditugunak dira.
Sarreren prezioak 2012koak dira eta beti
ikastetxearen zertifiikatu bat erakutsiz,kontuan eduki behar dugu Italian ia
gauza guztiengatik ordaindu behar dela.
Hiri desberdinetako planoak banatzen
zaizkie,denbora librean taldeka ibili daitezen.
(1) Florentzi
hirian posibilitatedesberdin asko dare eta denak interesgarriak,Pitti jauregia
ikusi beharrean,Ufizzi galeria ikusi daiteke (ikasleentzat sarrera
dohain,irakasleak ordaindu behar dugu,arazoa kola luze samarrak egin behar
direla eta ,segun ,urte batzutan aurretik sarrerak enkargatu daitezke eta beste urtetan
ez,beraien arabera). Akademi museoan sarrerak ordaindu behar dira. Egun gehiago
eduki ez gero Santa Maria Novela, San Lorenzo elizak edo Lorenzo de Medicciren
hilobia (Miguel Angelek egina) bisitatu daitezke.
(2) Vatikanoren
Katakunbak : bisita egiteko gutxienez 15 egun lehenago ordua eskatu behar da, (arazoak
: oso goiz izten dituzte, eta oso zaia da ordutegiarekin konbinatzea, kontuan
edukita ez dakigula zer orduetan sartu eta irtengo garen Museotik, eta kontuz,
bai museoan bai San Pedro baselizan sartzeko kolak egin behar dira. Gida bat
ipintzen dute eta ordaindu behar da). San Sebastiango katakunbak ikusteko eta
Vatikanoan egonda, hiria gurutzatu behar da, trafiko handia dago eta askotan ez
zara garaiz iristen. (posibilitate bat, 6garren egunean Koliseoa ikusi haurretik
arutza joatea da. Sarrera ordaindu behar da).
Kontuan eduki
behar dugu Erroman gauza asko daudela ikusteko eta denak oso interesgarriak baina dena ikustea inposiblea
da. (Posibilitate bat ere badago egun bat gehiago Erroman egotea eta bidaia
luzatzea, edo bisitatzen den hiri bat kendu eta egun hori hemen sartu.)
(3)Piazza de
Espagnan metro sarrera bat dago eta bertan metroa hartuta Santa Maria Magore
eliza bisitatu daiteke. (Arratsaldeko zazpiretan izten dute).
(4)Verona hirian
gelditzen ez bagara edo, ikusi ondoren eguardia baino lehenago irtetzen bagara,
sortzigarren eguneko gabean irten garen lekura ailegatzen gara. (kasu honetan
bisitak murriztu daitezke.)
Bidaiaren kosteak
ordaintzeko, kursoan zehar ekintza desberdinak antolatzen dira. Adibidez (
rifak, bonboiak saldu, Santo Tomas egunean txistorrak saldu, gabonetan abesten
atera eta gaztin erreak saldu etabar...)
Hemen bidaltzen
dizuet proposamen didaktiko hau, bidaia nahiz eta pixka bat neketzua izan, oso
interesgarria eta positiboa da.
Informazio gehiago nahi ezgero Blog honetan idatzi , edo
helbide honetara idatzi : leire.juan@hotmail.com.
No hay comentarios:
Publicar un comentario