ERLIJIOAREN IKASGAIA
Erlijioa ikasgaia aukeratzen ez dutenek derrigor eman beharko dute beste ikasgai bat, eta edukiak ere zehaztu dizkiote. Orain arte, hutsunea izan du legeak alor horretan. Legeak dio: nahi duten ikasleek Erlijioa eman behar dute ikastetxean, eta horrek ezin die kalterik eragin gainerakoekiko. Finean, Erlijioa aukeratzen dutenak eskola horretan daudenean besteak ordua betetzen egoten dira, ez baitute edukirik emateko, eta curriculuma ezin baitezakete landu. Hori bai, joera izan da inork Erlijioa aukeratzen ez badu curriculuma lantzeko erabiltzea orduak.Alternatiba: Lehen Hezkuntzan Balio Kultural eta Sozialak ikasgaia jartzea; Bigarren Hezkuntzan, Balio Etikoak. Notarako ez dute kontatuko, baina bai mailaz pasatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario