TALDE
LANA
Hona hemen, Mutrikuko “Goizeko Izarra” eskolako 6.mailako talde batek
eginiko “Talde lanari” buruzko horma-irudia.
Bertan, “talde lanari” buruz topatu duten definizio bat idatzi dute.
Definizio hori topatzeko, baliabide desberdinak erabili dituzte: Hiztegiak,
Internet, entziklopediak,...
Bestalde, beraiek asmatutako definizio bat ere idazteko eskatu zaie.
Eta azkenik, “Talde lana” irudikatzen duen marrazki bat ere egin dute.
Lan hau, “KRISTAUEN KONPROMISOA” gaian
sartu dugu bestelako baliabide bat bezala.
Gai honetan, elkartasuna eta solidaritatea Jainkoa eta lagun hurkoa
maitatzeko bideak direla ezagutzea, Kristauak besteekiko konpromisoak hartu
behar dituela onartzea eta besteei laguntza ematea pozgarria dela onartzea,
lantzen dugu eta gaiari bukaera emateko baliabide polit bat, elkar lanean, “Talde lanari” buruzko hormairudia egitea izan daiteke.
Egilea:Iñigo Sanchez
No hay comentarios:
Publicar un comentario