2013-02-20

Bokazioen aldeko Munduko Otoitz jardunaldia

Erlijio irakasle, ikastetxeko Pastoral arduradun eta parrokiako katekista agurgarria:
Bokazioen aldeko Munduko L. Otoitz Jardunaldiaren barruan, datorren apirilaren 21an,Elizak Jesus Artzain Onaren eguna ospatzen duen egunean, Elizbarrutiko Bokazio Pastoraltzak hurrengo lehiaketa hauetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizue ikastetxeei eta parrokiei.





MARRAZKI LEHIAKETA
* 6 -12 urte bitarteko umeak edo Lehen Hezkuntzako ikasleek hartu dezakete parte.
* Marrazkiaren gaia honakoa izango da: Jesus nire laguna izan nahi du. Horretarako
Jesus eta Zakeoren arteko istorioa kontatzen duen pasartea lagungarri izan daiteke (Lc
19,1-9). Eskatzen dizuegu, parabola hau aldez aurretik irakurria eta landua izan dadila,
irakasleak denborari, moduari eta ikasleen adinari begira egokien iruditzen zaion
moduan. Arren, ez egin marrazkirik honi buruzko katekesi labur bat aurrez egin gabe.
*Ikasle bakoitzak marrazki bakar bat aurkez dezake lehiaketara. Marrazkiaren atzealdean
bere izena, adina, ikasmaila eta Ikastetxearen edo parrokiaren izena azaldu beharko
du.
*Ikastetxe edo parrokia bakoitzak bidali behar ditu bere marrazkiak, gutunazal batean,
betetzeko atxikitzen den orriarekin batera.
* Bi marrazki irabazle aukeratuko dira. Lehenengoa 6 urtetik 9 urte bitarteko adin tartekoa
eta bigarrena 10 urtetik 12 urte bitarteko adin tartekoa.
KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETA
* DBH egiten ari diren 12 – 14 urte bitarteko ikasleek hartu dezakete parte.
*Gaia honako hauxe izango da: Jainkoan konfiantza izan, gure lagun leiala.
*Sari bakarra izango da aurkezten diren kontakizun guztientzat.
*Kontakizun guztiek 3 folioko luzapena izango dute gehienez, ordenadorez idatziak
aurkeztu beharko dira, tarte bikoitzean eta alde batetik, Times New Roman 12an.
Grapaturik aurkeztuko da, azalean kontakizunaren izenburua, partaidearen izena,
urteak, dagoen maila eta ikastetxearen izena agertzen direlarik. Ikasleek kontakizun
bakarra aurkezteko aukera izango dute.
* Kontakizunak, Ikastetxe bakoitzak bidaliko ditu, gutunazal batean, betetzeko atxikitzen
den orriarekin batera. Ikastetxeek ikasmaila batean edo guztietan parte hartzeko aukera
izango du.
* Kontakizunak Elizbarrutiko Web orrian argitaratzea nahi bada, CD batean grabatu
beharko dira eta gutunazal berdinean bidali.
BIDEOEN LEHIAKETA
*DBH egiten ari diren 12 – 14 urte bitarteko ikasleek hartu dezakete parte.
*Gaia honako hauxe izango da: Jainkoak deitzen nau.
*Sari bakarra izango da aurkezten diren bideo guztientzat.*Bideoak 3 minutuko gutxiengo eta 5 minutuko gehiengo luzapena izango du. CD/DVD edo
USB batean entregatuko dira eta beraiekin batera horri bat hurrengo datuekin:
bideoaren izenburua, partaideen izen abizenak eta beraien adina, kurtsoa eta
ikastetxearen izena.
*Bideoak, Ikastetxe bakoitzak bidaliko ditu, gutunazal batean, betetzeko atxikitzen den
orriarekin batera. Ikastetxeek ikasmaila batean edo guztietan parte hartzeko aukera
izango du.
Bai marrazkiak, kontakizunak eta bideoak helbide honetara igorri behar dira apirilaren 8a baino
lehen:
Bokazio Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza
San Juan kalea 15, behea
20003 Donostia-San Sebastián
Marrazkiak eta kontakizun guztiak, Idatz aretora etorri eta ikusi nahi duten guztien eskura
egongo dira apirilak 18 eta 19an, arratsaldeko 17:30tatik 19:00tara. Ahal den neurrian gonbidatu
itzazue gazteak, gurasoak, irakasleak, lagunak… eta etorri zaitezte erakusketara. Erakusketa
amaitutakoan, marrazkiak eta kontakizunak ez zaizkie parte hartzaileei itzuliko, aitzitik, Bokazio
Pastoraltzako Elizbarrutiko Idazkaritzan artxibatuta geratuko dira.
Sarituen izenak Elizbarrutiko web orrian agertuko dira apirilaren 15ean, astelehena.
Sarituei, antolatzaileekin harremanetan jartzea eskatzen diegu saria jaso ahal izateko. Sariak,
apirilaren 19an, ostirala, emango dira Idatz Aretoan arratsaldeko 19:00tan.
Aukera hau alferrik ez galtzea eta ekintza hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Gure eskerrik beroenak aldez aurretik. Zalantzaren bat izan edo argibide gehiago nahi izanez
gero, jarri harremanetan gurekin e-mail bidez edo deitu gure telefonora.
Agur bero bat,
Mª José Moreno Marqués


MARRAZKI LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO ORRIA
Ikastetxearen izena: __________________________________________________
Helbidea: ___________________________________ zk.____ _______________
P. K.: _____________ Herria: __________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ____________________
E-maila: _____________________________________
Parte hartzen duen ikasmaila: __________
Dagokion adina: __________
Aurkeztutako marrazki kopurua: __________
Arduradunaren izena: ________________________________________________
Ikastetxean duen kargua: _____________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ___________________________

KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO ORRIA
Ikastetxearen izena: __________________________________________________
Helbidea: ___________________________________ zk.____ _______________
P. K.: _____________ Herria: __________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ____________________
E-maila: _____________________________________
Parte hartzen duen ikasmaila: __________
Dagokion adina: __________
Aurkeztutako kontakizunen kopurua: __________
Arduradunaren izena: ________________________________________________
Ikastetxean duen kargua: _____________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ___________________________

BIDEOEN LEHIAKETA
Ikastetxearen izena: __________________________________________________
Helbidea: ___________________________________ zk.____ _______________
P. K.: _____________ Herria: __________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ____________________
E-maila: _____________________________________
Parte hartzen duen ikasmaila: _________
Arduradunaren izena: ________________________________________________
Ikastetxean duen kargua: _____________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ___________________________



No hay comentarios:

Publicar un comentario