2013-03-13

BAZKOA

 


 
PAZKO USTEKABEKOA

Materialak:             Koloretako puxikak
                        JESUS BIZIRIK DAGO kartela
                        2 kandela
                        Mokadutxo batzuk ospakizunerako
Aretoaren prestaketa: erabat ilunpean. Bazter batean ezkutatuko dira puxikak, mokadutxoak eta kartela. Aulkiak erdian zirkulu bat eginez.
Inor sartu aurretik, neska-mutiko guztiak elkartuko dira. Aretoa ilunpetan egongo da, eta Jesusen hilobia bisitatuko dugula esango diegu haurrei. Isilik egongo gara, eta Jesusek gurutzeko nekaldian jasandako sufrimenduan pentsatuko dugu, baita haren heriotzarekin ingurukoek bizitu zuten tristuran eta bakardadean ere. Saia gaitezen hori biziberritzen.
Jarduera: Haurrak isilik sartu eta aulkietan eseriko dira. Ondoren kandela piztu (asko badira, 2 kandela), eta eskuz esku pasako da, katekistak honako galdera egiten duen bitartean: zer da zuretzat Jesusen heriotza? Katekista hasiko da lehenengo hitz egiten, beretzat zer den adieraziz. Horrela, haurrek galderari erantzuteko eredu bat izango dute. Galdera laburrak egun behar dira.
Une honen ondoren, eskerrak emango dizkiogu Jesusi guregatik gurutzean hiltzeagatik.
Kandela itzali, argiak piztu, eta irakasleak  batek kartela hartuta, honakoa esango du oso ozen:
SORPRESA! JESUS HILEN ARTETIK PIZTU DA
Aldi berean, beste katekista batek koloretako puxikak botako ditu, eta haurrak harrapatzen hasiko dira, musika alai bat entzuten den bitartean.
Beste katekista batzuk mokadutxoak aterako dituzte Jesusen Piztuera ospatzeko.
Amaiera. Haurrei galdetuko zaie:
Zer pentsatu zenuen aretora sartzerakoan?
Gustatu al zaizu ospakizuna?
Zer da zuretzat Jesusen piztuera?


Eta orduan, honakoa gertatu zen...

Irakurri: Mateo, 28, 1-7
«Larunbata igaro eta asteko lehen eguna argitzean, Magdalako Maria eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. Bat-batean, lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua jaitsi zen zerutik eta, hurbildurik, harria biratu zuen eta gainean eseri. Tximista zirudien eta haren jantzia elurra bezain zuria zen.  Hura ikustean, beldurrez dar-dar eta hilda bezala gelditu ziren zaintzaileak.  Baina aingerua emakumeei mintzatu zitzaien, esanez:
Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela.  Ez dago hemen, piztua baita, esan zuen bezala. Zatozte eta ikusi ezarria egon zeneko tokia. 

Gero, zoazte bizkor ikasleei esatera: “Hildakoen artetik piztua da eta zuen aurretik joango da Galileara; han ikusiko duzue”. Hau da esan behar nizuena».

No hay comentarios:

Publicar un comentario