2013-2014
IKASTURTERAKO BATXILERGOAN AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA IREKITZERA DOA
Izen emateak maiatzaren 2tik
aurrera egin ahal izango dira, online edo ikastetxeetan bertan
Datorren ostegun honetan, maiatzaren
2an irekiko da 2013-2014 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea,
Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko nahiz itunpeko pribatuetan.
Azken urteotan ohiko bihurtu den
legez, izena emateko bi bide izango dira. Internet bidez online egin nahi dutenek, maiatzaren
2tik 13ra bitarteko epea izango dute (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net),
eta ondoren maiatzaren 14a baino lehen aukeratutako ikastetxera joan beharko
dute derrigorrezko dokumentazioa aurkezteko. Aurrematrikula ikastetxeetan bertan egiteko berriz, maiatzaren 2tik 14ra arteko epea egongo
da.
Datorren ikasturteak berrikuntza
dakar. Ikasleek Erlijioa edo ikasgai alternatibo bat aukeratu ahal izango dute,
Auzitegi Gorenaren 5507/2012 sententzia bete beharraren ondorioz. Hezkuntza,
Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxeak orientatuko ditu, ikasgai
alternatiboa aukeratzen duten ikasleei beharrezko hezkuntza-arreta eskaini ahal
izateko. Aldaketa honekin, Batxilergoko ikastetxeen asteko gutxieneko ordutegia
32 ordukoa beharrean, 33koa izango da.
2013-2014 ikasturtean Batxilergoa
ikasteko aukera eskaintzen duten 197 ikastetxe, publiko nahiz pribatu, izango
dira Euskal Autonomia Erkidegoan, ondorengo hiru modalitate hauetako bat
ikasteko: Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak edo Artea.
2012-2013 ikasturtean 29.787 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.
Kontuan hartu beharreko egutegia:
Maiatzaren 2tik 14ra: Aurrematrikula
egiteko epea (online maiatzaren 2tik 13ra).
Ekainak 3: Onartuen eta ez onartuen
behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.
Ekainaren 3tik 7ra: Behin-behineko
zerrendei erreklamazioak egiteko epea.
Ekainak 11: Onartuen eta ez onartuen
behin betiko zerrendak argitaratzea.
Ekainaren 20tik uztailaren 5era:
Matrikula egiteko epea.
Gasteizen, 2013ko apirilaren 30ean
No hay comentarios:
Publicar un comentario