KREAZIOA
Sonia Aldave
Ekintza honekin Jainkoa aurkeztuko nahi dugu.
Horretarako, Bibliak Jainkoari buruz ematen duen irudia azpimarratuko dugu:
Jainkoak mundua sortu du eta bizia eman die landareei, animaliei eta pertsonei.
Jainkoak mundua eman digu opari bertan bizi gaitezen, eta natura utzi du gure
zaintzapean.
1.-
HELBURU OROKORRA
1.-
Jainkoari Aita, gauza guztien Sortzaile esaten diotela jakitea, bai eta
beti gurekin dagoela ere, maite eta barkatzen gaituela
2.- HELBURU
DIDAKTIKOAK
1.- Jainkoak mundu liluragarria sortu duela jakitea.
2.- Natura eta bizia Jainkoak pertsona guztioi egindako opari gisa
baloratzea.
3.- Pertsonok kreazioaren gauzarik garrantzitsuena garela ulertzea.
3.- KONTZEPTUAK
1.- Jainkoak zeru-lurrak, zuhaitzak, animaliak eta pertsonak sortu ditu.
2.- Natura eta bizia Jainkoaren opariak dira.
3.- Pertsonok gara kreazioaren gauzarik garrantzitsuena.
4.- PROZEDURAK
1.- Inguruan ditugun naturako elementuak kokatzea eta deskribatzea.
2.- Gauzak eta pertsonak bereiztea, gizakiaren garrantzia egiaztatzeko.
5.- JARRERAK
1.- Natura errespetatzea eta zaintzea.
2.- Bere burua eta besteak errespetatzen ikastea.
3.- Jainkoaganako esker ona: bizia eta mundua haren opariak dira.
6.- EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
1.-Naturarekiko mirespena eta pertsonekiko errespetua agertzea.
2.- Proposatutako kreazioari buruzko kontakizuna behar bezala
EKINTZA
Ekintza arbelan edo paper
handi batean egin daiteke. Gidoiaren puntu bakoitza irakurtzen edo kontatzen
dugun bakoitzean hor Jainkoak sortzen duena marraztu behar da ( lehengoa guk
marrzatuko dugu, hurrengoetan umeek marraztuko dute).
Lehenengo puntuan, ez
dago marrazkirik. Haiek itxi behar dituzte begiak eta kontatu zer eta nola
ikusten dute. Horrela zegoen mundua Jainkoak egin baino lehen, iluna eta ezer
gabe.
1.- Hasieran lurra ilun
eta huts-hutsik zegoen.
2.- Jainkoak honela esan zuen:
-
Izan bedi argia!
Jainkoak eguzkia egin zuen gu ikuzteko, eta gauean ilargia eta izarrak.
3.- Gero, itsasoa eta
lurra banatu egin zituen Jainkoak.
4.- Eta Jainkoak soro eta
belardi ederrak Portu zituen, lore zuriz, horiz eta morez beteta. Eta zuhaixka
lodiak, eta argalak… eta frutaz beteriko arbola ugari ere jarri zituen
lurrrean.
5,. Jainkoari izugarri
gustatu zitzaion hura guztia. Eta sortzen jarraitu zuen…
Itsasoan eta ibaietan igerian zebiltzan
arrainak sortu zituen.
6.- Baita zeruan hegan
zebiltzan txoriak ere.
7.- Eta, gainera, abereak , narrastiak eta piztiak sortu zituen.
8.- Jainkoari asko gustatu zitzaizkion animaliak
eta sortu zituen beste gauza guztiak. “Norentzat izango dira horiek guztiak?”,
pentsatu zuen.
Orduan sortu zituen gizona eta emakumea.
Eta benetan gustura gelditu zen.
Eta hauxe esan zien gizonari eta
emakumeari:
-
Lurreko landare
guztiak, fruta-arbolak eta animaliak oparitzen dizkizuet. Zaindu mundu eder
hau.
9.- Eta gero, badakizue
zer egin zuen Jainkoak? Egin zuen
guztia begiratu eta atsedena hartu goxo-goxo.
No hay comentarios:
Publicar un comentario