Urriaren 14a izan zen aukeratua, Donostiako elizbarrutian zenbait gertakari biltzeko Artzain Onaren Gotzain-Elizan Gotzain Jauna buru zela eguerdiko hamabietan ospatu zen Eukaristian.
Bertan eman zitzaion hasiera nagusia gure elizbarrutian FEDEAREN URTEARI, urriaren 11n Benedikto XVI.a Aita Santuak Erroman hasi ondoren.
Bertan eman zitzaion hasiera 2012-13 pastoral urteari ere.
Ospakizun honetan, beste urteetan bezala, erlijio irakasleen bedeinkapena eta bidalketa egin zuen, era honetan urteroko MISIO KANONIKOAREN berritzea era sinbolikoan berrituz, izendapen formala gotzaindegiko bulegoetan jasoko badute ere. Bideoan ikus daiteke, erlijio irakasleen bidalketaren unea, hain zuzen Fedearen urtean eta ebanjelizatze berriaren inguruko Sinodoa Erroman ospatzen ari direla, betebehar hain garrantzitsura bidaliak direnean.
On Jose Ignazio Gotzainak, FEDEAREN URTEA dela eta bideratuko diren egitasmoak aurkeztu zituen homilian. Horien artean azpimarragarriak dira Kontzilioaren idatzien inguruan egingo den lanketa eta Donostiako hiriari egingo dion Gotzain Ikustaldia. Kristau Eskolaren arduradun den Aitor Bilbao agurtu zuen eta bertan egotea eskertu zion. Erakunde guztiak gogoberotu nahi izan zituen gainera, irakaskintza-lan desberdinetan batasunean lan egitera bultzatuz, bereziki erlijio klaseei dagokienean. Hemen jasotzen dugun argazkia ateraz bukatu zen ospakizuna. Gotzainaren eskutik jaso zuten egitekoaren eta babesaren oroigarria izango dute era honetan erlijio irakasleek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario