4. maila
JAIOTZA KRISTALEZKO POTE BATEAN
Behar dugun materiala:
-
Jaiotzaren irudi bat (kristalezko poto batean sartu behar
dela kontutan izanda, beraz, txiki eta ahal dela aurretik eta atzetik
marraztuta).
-
Margoak (“plastidekor” estilokoak, rotulagailurik ez
bestela urarekin koloreak nahastatzen dira, manley ere ez, plastifikatzerakoan
urtu egiten da eta).
-
Kristalezko pote bat.
-
Brilantina edo izartxoak uretan botatzeko.
-
Ura.
-
“Zelofan papera” edo paper bigun eta politen bat eta
gomak edo zintak potea apaintzeko.
Nola egin:
Jaiotzaren irudia margotu eta gero plastifikatu. Ondoren, kola gogor
batekin tapan itsatsiko dugu. Lehortzen laga eta prest dagoenean, potean ura,
brillantina, izartxoak… botatzen dira. Tapa ez ikusteko “zelofan papera” edo beste
paper polit bat jartzen da eta ondo heltzeko, goma edo zintaren bat . Eta gure
eskulana etxera eramateko prest izango da!!!!!.
Polita benetan!. Nire gelakoekin egingo dut.
ResponderEliminar