Mostrando entradas con la etiqueta Albisteak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Albisteak. Mostrar todas las entradas

2013-12-11

Janaria Guztientzat

Atzo, Abenduak 10, Francisco Aita Santuak, “Familia bakar bat, janaria guztientzat” kanpainari hasera eman zion. Caritass Internationalis erakundeak bultzatutako kanpina hau mundu zabalean gosa errotik kentzea du helburu 2025 urtea bitartean.

2013-09-16

Erlijio ikasgaia ez da katekesia


Erlijio ikasgaia ez da katekesia
(Gasteiz, Bilbo eta Donostiako Elizbarrutietako Irakaskuntza arduradunak)

Isabel Celáa, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu ohiaren idazkia argitaratu zen pasa den asteburuan “Erlijioa ikasmahai artean” izenburupean. Hari hainbat xehetasun egitera beharturik gaude:
Hasteko eta behin, emandako datua ez da egi osoa: batxilergoan ikasleen %3ak soilik aukeratu du erlijio ikasgaia; baina honen atzean dauden arrazoiak isiltzen dira, eta Hezkuntza Sailak badu horretan zerikusirik. 2008ko Jaurlaritzaren araudi berria martxan jarri zenetik, Erlijioa ikastordu arruntatik kanpo gelditu zen eta haren ordezkorik gabe gainera; indarrean dagoen legearen kontrako neurria hartu zen, orain Epaitegi Gorenaren erabakiak adierazi duen bezala. Hori gutxi ez eta azken urteotan erlijio ikasgaiaren aurka egin diren arau hausteek, manipulazioek eta presioek, ikasleria %24tik %3ra eraman dute. Hau da, “hiltzeko moduko” egin zioten ikasgaiari eta orain, “hilik” dagoela diote. 2012ko Uztailaren 20ko epaiari esker, Epaitegi Gorenak Euskadiko Gotzaindegien eskaerak entzun zituen; okerra zuzendu eta  Hezkuntza Sailak hartutako norabide desegokia bide onera eraman zuen.
Bestalde ez da egia erlijio ikasgaia eta katekesia gauza bera direnik, sailburu ohiak dioen moduan. Hala bada, nola da posible Celáaren Hezkuntza Sailak Euskadiko Agintaritzaren Aldizkarian Erlijio ikasgaiaren curriculuma onartu eta argitaratzea eta orain aldiz eduki horiek katekesi hutsa direla esatea? Argi utzi nahi dugu ezin dela erlijioaren irakaskuntza estrategia politikoen baitan erabili; eta modu berean ez da zilegi alderdi politiko berri batek boterea hartu bezain pronto, hezkuntza planak bere pentsaeraren arabera aldatzea (hor ditugu LOGSE, LOCE eta oraingo LOMCE legeak),    inolako giza-adostasunik gabe.
Argi dago Erlijio Ikasgaiak, ikuspegi konfesionaletik egiten duela kristautasunaren inguruko gogoeta, baina horrek ez du inolaz ere esan nahi katekesia denik. Katekesiak fedearen baitan Jainkoarekin topatzea bilatzen duen bitartean (esperientzia da batez ere), erlijio klaseak ekintza erlijiosoaren ezagutza eta edukietan eta horrek gizartean duen eraginean sakontzea du helburu. Horregatik hain zuzen erlijio katolikoa ikasgaia maiz aukeratzen dute fededun ez diren eta beste erlijiotako kide diren askok.
 Celáa anderearen idazkiak bestalde guztiak barneratzen dituen estatu laikoaz hitz egiten du, erlijio guztiak errespetatzen dituena, haiek eman dezaketena kontuan hartzen duena, baina horietako bat ere ez bere egiten ez duena. Hau da hain justu guk defendatzen duguna. Gizaki bakoitza bere uste eta sinesmenen arabera hezita izan dadila, Estatuak gizartearekiko dituen betebeharrak areago eraman gabe eta gizartearen baitan erori gabe; hau da, gizartea anitza dela kontuan hartu eta ez gaitzala guztiak kolore bakarra duen ikuspegi ideologiko beretik pasa arazi. Hain zuzen kontzientzia eta erlijio askatasuna da defendatzen dugun ikuspegi horretatik abiatuta, guraso eta familiei euren seme-alabak nahiago duten sinesmenaren arabera hezteko ahalmena ematen diena.
Estatuak eta Egoitza Santuak dituzten akordioen inguruan, azpimarratzekoa, “pacta sunt servanda”: akordioak bete egin behar dira. Eta Gorenaren epaiak bertan behera uzten du Euskal Erkidegoan, Batxilergoko azken lau urtetan Erlijio ikasgaia tratatu den modua. Ez genuke Eliza eta Estatuaren arteko akordiora jo beharko, administrazioak konstituzioak jasotzen duen kontzientzia eta erlijio askatasuna errespetatuko balitu. Konstituzioak bete-betean babesten du pertsonaren heziketa osoa, haren sinesmenaren araberako eskubideak eta askatasuna eta erlijio eta moral heziketa (27.2 eta 27.3 Art.). Baina azkenaldiko esperientzia eta historiak behin eta berriz erakusten digute hezkuntza, antropologia, morala eta erlijio alderdietan batez ere, elementu ideologiko gisa erabiltzen dela.
Zergatik ez Europako gainerako herrialdeei begiratu? Horietako gehienetan erlijio ikasgaia, ikasle eta familien hautaketa asketik abiatuta curriculumaren barnean sartzen da eta erlijioaren ordezko ezberdinak eskaintzen dira. Erlijio klaseak pertsona duina egiten duten egiak eta baloreak eskaintzen ditu eta garaiko gizartearekin konpromisoa hartzeko gai diren gizon-emakumeak hezten ditu. Honen aldeko Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarraren ikuspuntua azpimarratu nahi genuke (1720-2005 Aholkua): “Hezkuntza eta Erlijioa”, eta baita beste hainbat dokumentu eta hausnarketa. Izan ere hezkuntza sistematik kanpo utzi nahi den ikasgai honek, zerikusi handia du heziketa, hori bera izan dadin: heziketa, hain justu; pertsonari heldutasunera iristen, errealitatea ulertzen eta guztion onuraren alde gizartearen zerbitzari izaten erakusten dio.

2013-07-01

Mikel Iraundegi, Gipuzkoako lehen diakono iraunkorra.Zorionak lagun !!!

El obispo Munilla ordena a dos diáconos, uno padre de familia

Mikel Iraundegi, casado y padre de dos niñas de acogida, pasa a ser el primer y único diácono permanente de Gipuzkoa, autorizado para celebrar bodas y bautizos sin misa 
 
 

 José Ignacio Munilla, obispo de San Sebastián, otorgó ayer en la catedral del Buen Pastor el diaconado permanente a Mikel Iraundegi, una dignidad que contempla la celebración de liturgias tales como las bodas sin misa o los bautizos con permiso del párroco. De esta manera, Iraundegi se convierte en el primer y único diácono permanente en Gipuzkoa.
Se trata de un ministerio al que pueden acceder exclusivamente hombres casados, mayores de 35 años y con cinco años al menos de matrimonio estable. Una vez ordenado, el diácono permanente queda al servicio del obispo que le corresponda, estando capacitado entonces para impartir la catequesis, leer la homilía o presidir la celebración de la Palabra, entre otras funciones. A pesar de que el diaconado está considerado como un paso previo al sacerdocio, Iraundegi, casado y padre de dos niñas de acogida, no podrá ser ordenado sacerdote sino que ejercerá las labores de diácono de manera 'permanente'.
La catedral donostiarra también acogió la ordenación de Iñaki Benito como diácono para el Presbiterado quien, a diferencia de Iraundegi, seguirá con su formación hasta el sacerdocio tras jurar su celibato incondicional ante el obispo. Los actos se inscribieron en la celebración de la Solemnidad Apóstoles Pedro y Pablo con motivo de la finalización del curso pastoral.

Diario Vasco-tik hartua

2013-06-24

Gotzainaren idazkia


Erlijio Ikasgaia


Pasa den ostegunean, 2013-2014 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu zuten. Familia guztiek, euren seme-alabentzat Erlijio ikasgaia barne duen hezkuntza integrala aukeratzeko ahalmena dute -edo eduki beharko lukete bederen. Izan ere, Erlijio ikasgaia gurasoentzat aukera den moduan, ikastetxeentzat nahitaez eskaini beharrekoa da. Bestalde, euskal administrazioak, Epaitegi Gorenaren epaia indarrean jartzeko konpromisoa hartu du berriki; alegia, Batxilergoan ikasgai honen statusa kaltetzen zuen Eusko Jaurlaritzaren dekretua bertan behera uzten duena. Epaiaren arabera gainera, Erlijioa eskaintzeaz gain, ondo zehaztutako curriculuma duen beste ikasgai alternatiboa eskaini behar dute ikastetxe guztiek.
Argi dago goiko mailakoentzat justiziak agindutako hau ezinbestekoa dela, Haur hezkuntza eta Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleentzat. Jarraian, Erlijio ikasgaiaren beharra azpimarratzen duten hiru arrazoi emango dizkizuet:
            1.- Heziketa morala: Gazteenak zuzen-zuzenean jotzen dituzten gaitz moralen inguruko albiste txarrak etengabe jasotzen ditugu: intoxikazio etilikoak, eskola giroko jazarpena, drogak, indarkeria, suizidioak, menpekotasunak, eskola porrota, krisi familiarrak,…  Harritzekoa da erronka hauen guztien aurrean, batzuek erlijioa eskolatik kanpo uztea baino beste irrikarik ez izatea.
            Gogora ekar dezagun, 1990ko LOGSEa iritsi arte, Erlijioa eta Etika ikasgaien artean aukeratzea bazegoela (lehenak ebanjelioaren oinarrietatik abiatutako heziketa morala eskaintzen zuen eta bigarrenak balore naturaletan oinarritutako heziketa).
            Zergatik erabaki ote zuten orduan garaiko politikoek ondo funtzionatzen zuen eta premiazkoa zen sistema bertan behera uztea? Pentsaezina da,  LOGSEaren egileei gazteen heziketa etikoa edo morala axolagabe zitzaienik. Alderantziz, nire aburuz, antiklerikotasunaren eraginez, irents ezina zitzaien familiarik gehienak Erlijioa aukeratzea Etikaren aurretik. Eta horregatik hain zuzen hartu zuten errailetatik irteteko prozesua martxan jartzeko erabakia.
            LOGSEaren ondoren, Etika desagertu zen. Ondorioz, Erlijioa nahi ez zuten ikasleentzat ‘heziketa arreta aproposa’ izeneko hautabidea jarri zen martxan, hau da, etxeko-lanak ikasgelan aurreratzeko aukera edo ordubeteko atsedenalditxoa hartzeko aukera hutsala. Badugu horri aurre egiteko unea: Ez dira ba gaurko gaitz moralak, Etika ikasgaia kendu eta Erlijioa baztertzearen ondorio zuzena izango?
2.- Kultura erlijiosoa: Adibide xumea… Telebistako galdera-erantzuneko saioetan agerian gelditzen da behin eta berriz ez-ezagutzarik handieneko gaia dela Erlijioa. Eta orain gutxi, unibertsitateko irakasle batek azaldu zidan gertakizuna ere, adierazgarria: bakeaz hitzaldia eskaintzen ari zela, “gure herrian izan diren joera ‘kainitak’ gainditu behar ditugu” esaldia bota zuen. Entzuleek ez zuten tutik ere ulertu. “Zer esan nahi du ‘kainita’ hitzak?”, galdetu zioten… Irakasleari argi gelditu zitzaion Cain eta Abelen historia ez zutela ezagutzen.
Zalantzarik gabe, kultura, artea, gure herriaren izaera eta historia ulergaitzak izango zaizkigu, oinarrian dauden sustrai erlijiosoak ezagutzen ez baditugu. Ildo honetatik, oso aproposa da  Gotzainen Batzarrak egin duen bideoa, Erlijio irakaslea eta haren ikasleak protagonista dituena. (http://youtu.be/32As9i9-CVc ).
            3.- Izanaren zentzu erlijiosoa: Erlijioa zilegi da heziketa integralaren barruan, zientziak erantzun ezin dituen galderei aurre egiten baitie; hala nola, gizakiaren izanaren zentzua bera. Nihilismotik abiatuta heztea ez da posible; Aristotelesek esan zuen moduan: “Ez dago aldeko haizerik, helmuga ezagutzen ez duten itsasontzientzat”.  Maitasunetik gatozela eta hartara itzuliko garela dakigunean bakarrik eman ahal izango dugu onena.
            Jakin badakit, ondo asko jakin ere, gaur egungo gizartean politikoki zuzena eta onargarria, fedetik kanpo dagoen  halako ‘barnetasuna’ dela.
‘Kristo bai, Eliza ez’ zioen protestanteen Erreformatik hasita, ‘Jainkoa bai, Kristo ez’ baieztapenera egin genuen salto; orain aldiz, ‘espiritualtasuna bai, erlijioa ez’ dugu, gizartean goiburu (New Age edo Aro Berriaren eraginez).
            Chestertonen hitzetan, erlijiorik gabeko espiritualtasunaren eta kristau erlijioaren arteko aldea, ‘ametsaren’ eta ‘irudipenaren’ artean dagoen alde bera da. Eta zera gaineratu zuen hark: “Gose izatea ez dela jatea ikasi nuen, zerbait nahi izatea ez dela hori edukitzea eta, horrexegatik, ez dago haragitutako Hitzaren parekorik”.

2013-06-19

A vueltas con la religión


EL CORREO 08/06/13
JOSEBA ARREGI
La religión, especialmente el cristianismo, debiera resaltar el aspecto de ofrecimiento humilde, de oferta de servicio a una sociedad que no anda sobrada precisamente de orientaciones de sentido
Puede sorprender que a estas alturas de la historia las sociedades modernas occidentales sigan encontrando problemas con la ubicación de la religión en el espacio público. Y sorprende tanto como lo anterior el hecho de que la culpa exclusiva de los problemas de ubicación de la religión se atribuyan, al menos desde la izquierda progresista, en exclusiva a la propia religión. Atribución más contundente si la religión en cuestión es la cristiana, en especial si es la católica.
Los problemas comienzan con el mismo nombre que define al Estado de derecho en relación a la religión o a las religiones. En los últimos años se ha extendido en España la costumbre de definir esa relación como laicismo: un Estado democrático es un Estado de derecho si es laico, si defiende el laicismo. Se olvida así que el término técnico adecuado en la tradición europea moderna no es el de laicismo, sino el de aconfesionalidad: la obligación que el derecho impone al Estado es el de no tener una confesión concreta, ni privilegiar una Iglesia en concreto, una confesión particular. En EE UU esta definición técnica recibe, aunque también en Europa, el nombre de separación de Iglesia y Estado, pero ninguno de los dos nombres implica que el Estado tenga que ser laico ni defender el laicismo.
Muestra de ello es que en EE UU las referencias religiosas estén presentes en la vida pública, también en la política; muestra de ello es que la última versión de la constitución suiza nombre a Dios, ante el que se acepta la misma, y muestra de ello es que en varias constituciones europeas se encuentre la referencia a la herencia cristiana. Todo esto no está en contradicción con la aconfesionalidad del Estado: éste no puede privilegiar ni al catolicismo frente a las diversas formas de protestantismo, ni a todas ellas frente al agnosticismo, ni a éste frente a las otras. Sería importante recuperar este concepto de aconfesionalidad frente al laicismo que no deja de ser otra confesión más.
Es preciso traer a la memoria la razón que sustenta la exigencia de aconfesionalidad del Estado: crear un marco legal, un espacio púbico en el que la libertad de conciencia quede garantizada, pues para ser ciudadano de derechos no hace falta ser católico, ni protestante, ni reformado, ni agnóstico, ni ateo. De la misma forma que para ser sujeto de derechos ciudadanos no se puede exigir compartir una determinada identidad, ni una cultura, ni, llevado al extremo, una determinada lengua.
En este marco llama la atención la virulencia de los ataques a la religión en el debate de la propuesta de nueva ley de educación y en la nueva regulación del aborto en la que trabaja el Gobierno. Es bastante claro que alguien pueda opinar que lo que opina el ministro Gallardón sobre el aborto son opiniones privadas que no tienen lugar en el espacio público. Lo que no está tan claro es que quien opina así y defiende lo contrario que el ministro Gallardón pueda pretender que sus opiniones sean objetivas y con derecho a ser impuestas a todos. ¿Cómo se construyen normas universalizables en el entorno de una cultura moderna que ha renunciado, y con razón, a la fundamentación metafísica de las mismas? No desde luego sobre el principio de la mayoría renunciando a un consenso más amplio.
Algunos se apresuran a presentar el argumento de la ciencia. ¿Pero puede la ciencia asumir, sin poner en riesgo su propia definición, la función sustitutoria de la religión y de la metafísica? Un buen entendimiento de la ciencia diría que en ningún caso, pues de otra forma la ciencia se convertiría en fe en la ciencia, en cientifismo barato, mal sustituto de la fe. Algunas contraposiciones que se han podido leer y escuchar en los debates recientes en torno a estos dos temas provienen básicamente de esta fe ciega en la ciencia que destruye todo espíritu científico.
Si la pregunta que se ha planteado antes, cómo se construyen en las sociedades modernas valores universalizables habiendo renunciado a su fundamentación en la religión o en la metafísica –y renunciando también, como es obligado, a convertir la ciencia en metafísica y así destruirla–, es correcta, también es preciso plantear cómo se procede a educar en valores en la escuela en esas condiciones. La respuesta, por un lado, es sencilla: el valor principal es el de la duda, la escuela debe educar en el valor de la duda, que es el valor fundamental de la ciencia. Pero se puede preguntar aún más, de la mano de Habermas: ¿de dónde extraen los ciudadanos el capital sentimental para pasar de la duda radical a la acción de compromiso cívico y no caer en el cinismo?
No estaría mal que todos los participantes en estos debates compartieran estas preocupaciones. Tanto al progresismo arreligioso aplicado a la escuela como a los defensores de los derechos de la religión a estar presente en condiciones en la escuela les vendría bien un reconocimiento humilde de sus insuficiencias. Ni una educación exenta de la presencia de la religión puede mostrar frutos de haber sabido afrontar una buena educación en valores ciudadanos y aconfesionales, ni la educación religiosa puede basar la transmisión de sus valores específicos si lo que más resalta de su posición es el recurso a un derecho que viene, en la Europa continental, de una cultura que lo ha tenido que conquistar contra ella.
La religión, especialmente el cristianismo, debiera resaltar el aspecto de ofrecimiento humilde, de oferta de servicio a una sociedad que no anda sobrada precisamente de orientaciones de sentido. Y el progresismo arreligioso debiera tener la humildad de reconocer que la fundamentación de una educación en valores sin recurso ni a la religión ni a la metafísica es todo menos fácil y sencilla, y que lo peor que puede hacer es transformar a la ciencia en un travestí de sí misma.

2013-05-24

Erlijioaren ikasgaia hiritarren eskubidea.

El día menos pensado - Martínez Camino: "La asignatura de religión es un derecho de los ciudadanos"


23 may 2013

El secretario general y portavoz de la Conferencia Episcopal, Juan Antonio Martínez Camino, afirma que la religión en la escuela "no es un privilegio de la Iglesia, sino un derecho de los ciudadanos". Preguntado sobre la Ley de Mejora de la Calidad Educativa (LOMCE), explica que la religión no va a ser una asignatura troncal, sino opcional y solo evaluable para la media del centro. "Hasta ahora la asignatura de religión estaba discriminada. Con la ley gana el estado democrático".

2013-05-22

Batxilergoko curriculumetik Erlijioa kentzea nahi dute guraso elkarteek

Batxilergoko curriculumetik Erlijioa kentzea nahi dute guraso elkarteek

Laikotasunaren alde egiteko eskatu dute; curriculuma aldatu du Eusko Jaurlaritzak, heldu den ikasturterako
Erredakzioa Bilbo
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak batxilergoko curriculuma aldatu du. Heldu den ikasturtetik aurrera, Erlijioa irakasgaia edo haren ordezkoa, bietako bat, derrigor ikasi beharrekoa izango dute batxilergoko ikasleek. Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpen bat betez, neurri hori hartu du Jaurlaritzak. Orain artean, eskola publikoek eguneko ikastorduen amaieran pilatzen zituzten, normalean, Erlijioko orduak; hautazkoa zenez, trukean beste irakasgairik hartu beharrik ere ez zuten ikasleek. EHIGE, BIHE eta Sarean guraso elkarteek «erabateko desadostasuna» agertu dute neurri horiekin.

Erlijioa aukeratuko ez duten ikasleek derrigorrezko izango dute, beraz, ordezko irakasgaia egitea. Guraso elkarteek gogorarazi dute ikasleen %2,7k baino ez dutela eskatu Erlijioa ematea batxilergoan: «Ez dago ez familia ezta ikasleen eskaerarik ere aldaketa hori egiteko». Erlijioaren ordezko irakasgaiak, gainera, curriculumarekin propio lotutako gaiak eta gaitasunak lantzeko ez duela balio erantsi dute. Eta Jaurlaritzari oharra egin diote: aldaketa egiteko, bi milioi euro gorde beharko ditu Jaurlaritzak, «murrizketa inportanteak izango direnean hainbat arlotan».

Guraso elkarteek salatu dute, halaber, erlijio irakasleek beste irakasgai batzuk emateko aukera ere izango dutela. «Beste irakasleekiko bidegabea iruditzen zaigu, ez baitute sarbide prozesu bera».

Eskola publiko laiko baten alde egiten jarraituko dutela berretsi dute EHIGEk, BIHEk eta Sarean guraso elkarteek: «Eskola publikoarentzat, inposizio b at da erlijioa curriculumeko irakasgai moduan sartzea».

BERRIA

2013-05-19

Hezkuntza erreformatzeko proiektua onartu du Madrilek

LUZ VERDE A LA REFORMA EDUCATIVA


El Gobierno recupera Religión como asignatura evaluable

El proyecto de Ley Orgánica de Mejora de la Calidad Educativa  (LOMCE), aprobado por el Consejo de Ministros, establece que tanto la  asignatura de Religión como su alternativa (Valores Culturales y  Sociales en Primaria y Valores Eticos en Secundaria) serán  evaluables y la nota contará para la media del curso "a todos los  efectos", ya sea para optar a una beca o para calcular el resultado  de las pruebas externas de evaluación, "como el resto de las  asignaturas".

Asimismo, ambas materias, que tienen un régimen especial porque es  obligado ofertarlas en línea con los acuerdos con la Santa Sede --no  se consideran troncales--, se podrán cursar como optativas desde la  Primaria, facilitando así que quien lo desee pueda estudiar las dos y  no sólo una, como contemplaba inicialmente el anteproyecto de la  norma, en la que Religión y Valores eran excluyentes.

El Consejo de Estado había criticado en su dictamen sobre la LOMCE  este punto por entender que podía ser discriminatorio para el alumno  no poder estudiar una de las dos. Ahora, quien se haya matriculado en  religión, por ejemplo, podrá matricularse además en valores, en  detrimento de cualquier otra de las optativas, según han concretado  fuentes del Ministerio de Educación.

2013-05-09

Los alumnos que opten por cursar Religión tendrán también la oportunidad de cursar la asignatura de «Valores Culturales y Sociales» en Primaria y la de «Valores Éticos» en Secundaria.






Los alumnos que opten por cursar Religión tendrán también la oportunidad de cursar la asignatura de «Valores Culturales y Sociales» en Primaria y la de «Valores Éticos» en Secundaria. Este es uno de los retoques que el Ministerio de Educación va a introducir en el anteproyecto de ley de Mejora de la Calidad Educativa que previsiblemente recibirá la aprobación del Consejo de Ministros el próximo viernes.
Hasta ahora, el borrador obligaba a escoger necesariamente entre Religión o sus «asignaturas espejo», una medida que, según puso de manifiesto el reciente informe del Consejo de Estado, «discriminaría a los alumnos que al elegir la primera no cursarán asignatura alguna sobre valores sociales y éticos a lo largo de toda su formación».
Con la nueva fórmula que recogerá finalmente el proyecto de ley, y que el Ministerio está concretando en estos días, se permitirá que los estudiantes que escojan Religión no tengan que renunciar a esas otras asignaturas, aunque, según las fuentes consultadas, tampoco se prevé que sea obligatorio que las cursen, sino que para estos alumnos serían optativas.

Acuerdo con la Santa Sede

Tal como recordaba el propio Consejo de Estado en su informe, el Acuerdo sobre Enseñanzas y Asuntos Culturales suscrito entre el Estado español y la Santa Sede el 3 de enero de 1979 dispone que los planes educativos «incluirán la enseñanza de la religión católica en todos los centros de educación, en condiciones equiparables a las demás disciplinas fundamentales», que «dicha enseñanza no tendrá carácter obligatorio para los alumnos» y que «las autoridades académicas adoptarán las medidas oportunas para que el hecho de recibir o no recibir enseñanzas religiosas no suponga discriminación alguna en la actividad escolar» (artículo II).
La ley orgánica de Educación de 2006, actualmente en vigor, recoge que la enseñanza de la religión católica «se ajustará» a lo establecido en ese acuerdo con la Santa Sede y los decretos que la desarrollan añaden que los centros docentes deberán disponer las «medidas organizativas necesarias» para proporcionar la «debida atención educativa» a los alumnos que no hayan optado por cursar enseñanzas de religión. Asimismo, como recuerda el Consejo de Estado, se dispone que las calificaciones obtenidas en la evaluación de la enseñanza de religión «no se computarán en las convocatorias en las que deban entrar en concurrencia los expedientes académicos, ni en la obtención de la nota media a efectos de admisión de alumnos, cuando hubiera que acudir a ella para realizar una selección entre los solicitantes».
El propio informe del Consejo, además de la citada advertencia de «discriminación a los alumnos de Religión, señala que en el anteproyecto de la Lomce la enseñanza religiosa «adquiere mayor peso, al tener una carga horaria similar al resto de materias en Primaria y en ESO donde se configura como una asignatura específica fija con una alternativa».

2013-05-03

María Granados posa con el juego de mesa que ha creado.


Una monja crea un juego sobre la fe que triunfa

El juego de mesa pone a prueba los conocimientos sobre Jesucristo a lo largo de 67 casillas


El juego de mesa creado por una monja de Cuenca que pone a prueba los conocimientos sobre Jesucristo a lo largo de 67 casillas está triunfando en España, donde se han editado 5.000 ejemplares, y también llegará a América, al haberse interesado por él países como México.
CUENCA. Según han informado a Efe fuentes de Edice, la editorial de la Conferencia Episcopal Española que lo ha editado, a finales de marzo salió a la venta y en abril ha tenido numerosas peticiones de toda España, sobre todo como regalo para las próximas comuniones.
También les han llegado pedidos de este juego -que se vende al precio de 49 euros- de México, por lo que también tienen puestas sus miras en América.
El juego, basado en el catecismo "Jesús es el Señor", ha sido creado y diseñado por la delegada de Catequesis de la Diócesis de Cuenca, María Granados, de 35 años y hermana carmelita de la Sagrada Familia de Cuenca, que pretende dar a conocer la doctrina de Cristo de forma más lúdica.
A modo de "party", ha explicado a Efe Granados (natural de Granada), el juego, denominado "La alegría de la fe", pretende testar los conocimientos sobre Jesucristo a lo largo de 67 casillas, con mímica, juegos, signos, tabú, dibujos y oraciones.
El juego está pensado para adultos y niños a partir de 7 u 8 años, para jugar tanto en familia como en grupos, en la escuela o en el contexto de la Catequesis, ya que la dinámica se inspira en el catecismo de la Conferencia Episcopal Española, ha explicado su creadora.
Los jugadores participan en equipo, cada uno avanza con su ficha por el tablero y el primero que llega a la casilla 67 gana.
Cada casilla es de un color diferente e indica el tipo de prueba y, si se supera, se sigue avanzando hasta llegar a la meta.
La monja granadina ha explicado que la idea surgió "por la necesidad de crear algo que nos ayudase a transmitir la fe", aunque ha remarcado que "no sustituye a la Catequesis ni a la clase de religión, es sólo un apoyo".
"Al tener colorido, luz y distintas posibilidades, la experiencia es que los niños se lo pasan bien y a la vez aprenden", ha explicado la religiosa, que ha admitido que el juego recoge las cuatro tareas propias del Catequesis: conocer, celebrar, vivir y orar.
"Por una manera u otra estos elementos se van entremezclando y la experiencia está siendo muy positiva", ha aseverado Granados.
En Cuenca, donde reside la monja, el juego se puso a la venta hace unos días en la tienda del Palacio del Obispado y, de momento, están satisfechos con las ventas, según ha comentado su responsable, que ayer vendió varios en un solo día.
Además, dado que el juego se ha hecho muy popular en la ciudad, ya lo han encargado para ponerlo a disposición de los conquenses en algunas librerías de la capital.
El juego se presentó hace unas semanas en las Jornadas de Delegados Diocesanos de Enseñanza, Catequesis y Familia, que se celebraron en El Escorial (Madrid).

2013-2014 IKASTURTERAKO BATXILERGOAN AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA IREKITZERA DOA





2013-2014 IKASTURTERAKO BATXILERGOAN AURREMATRIKULA EGITEKO EPEA IREKITZERA DOA

Izen emateak maiatzaren 2tik aurrera egin ahal izango dira, online edo ikastetxeetan bertan

Datorren ostegun honetan, maiatzaren 2an irekiko da 2013-2014 ikasturterako Batxilergoan eskabideak aurkezteko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publiko nahiz itunpeko pribatuetan.

Azken urteotan ohiko bihurtu den legez, izena emateko bi bide izango dira. Internet bidez online egin nahi dutenek, maiatzaren 2tik 13ra bitarteko epea izango dute (www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net), eta ondoren maiatzaren 14a baino lehen aukeratutako ikastetxera joan beharko dute derrigorrezko dokumentazioa aurkezteko. Aurrematrikula ikastetxeetan bertan egiteko berriz, maiatzaren 2tik 14ra arteko epea egongo da.
          
Datorren ikasturteak berrikuntza dakar. Ikasleek Erlijioa edo ikasgai alternatibo bat aukeratu ahal izango dute, Auzitegi Gorenaren 5507/2012 sententzia bete beharraren ondorioz. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxeak orientatuko ditu, ikasgai alternatiboa aukeratzen duten ikasleei beharrezko hezkuntza-arreta eskaini ahal izateko. Aldaketa honekin, Batxilergoko ikastetxeen asteko gutxieneko ordutegia 32 ordukoa beharrean, 33koa izango da.  
                                                                                                     
2013-2014 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aukera eskaintzen duten 197 ikastetxe, publiko nahiz pribatu, izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan, ondorengo hiru modalitate hauetako bat ikasteko: Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak edo Artea. 2012-2013 ikasturtean 29.787 ikasle ari dira Batxilergoa ikasten Euskadin.


Kontuan hartu beharreko egutegia:

            Maiatzaren 2tik 14ra: Aurrematrikula egiteko epea (online maiatzaren 2tik 13ra).
            Ekainak 3: Onartuen eta ez onartuen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira.
            Ekainaren 3tik 7ra: Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko epea.
            Ekainak 11: Onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak argitaratzea.
            Ekainaren 20tik uztailaren 5era: Matrikula egiteko epea.




Gasteizen, 2013ko apirilaren 30ean

2013-04-25

JUAN ISASTI URREZKO EZTAIAK

                              
                                                JUAN ISASTI 50 URTE APAIZTU ZELA
                                     
                                              BIHOTZ BIHOTZEZ  ZORIONAK JUAN !!!

2013-03-15

GARIZUMAKO HITZALDIAK KATEDRALEAN

2013-03-13


        Martxoaren 18, 19 eta 20an Garizumako Hitzaldiak egingo dira Katedralean.
         Denak ere 19:30tan izango dira.
         Hizlari,  Donostiako Gotzain emeritoa, On Juan Maria Uriarte eta gure gotzaina, On Jose Ignacio Munilla arituko dira.
           Bada berrikuntza nagusirik aurten. Izan ere, Garizumako Hitzaldi guztiak Elizbarrutiko Web orriaren bitartez zuzen- zuzenean jarraitzeko aukera izango da.
Horretarako,  KLIKATU HEMEN.
(Artzain Onaren Katedralarekin bat egingo du hitzaldiak hasi baino hamabost minutu lehenago)
EGITARAUA HAU DA:
     Astelehenean, martxoaren 18. On. Jose Ignacio Munilla. "Habemus Papam. Laus Deo"
     Asteartean, martxoaren 19. On Juan Maria Uriarte. "Creo en Dios Hijo"
     Asteazkenean, martxoaren 20. On Jose Ignacio Munilla. "Creo en el Espíritu Santo"
      
    
                        HITZALDIAK 19:30TAN IZANGO DIRA



2013-03-14

HABEMUS PAPAM

Frantzisko Aita Santua





                    Jorge Mario Bergoglio lehen aita santu jesuita eta latinoamerikar-ari, Gipuzkoako erlijiio irakasleen izenean BIHOTZ  BIHOTZEZ, ZORIONAK !!!

JAINKOAK LAGUNDU ZAITZALA

ZUREKIN OTOITZEAN BAT

"Comenzamos este camino de la Iglesia de Roma, obispo y pueblo, juntos, en hermandad, amor y confianza recíproca. Recemos unos por otros, por todo el mundo, para que haya una gran hermandad. Este camino debe dar frutos para la nueva evangelización"

                




2013-02-20

Bokazioen aldeko Munduko Otoitz jardunaldia

Erlijio irakasle, ikastetxeko Pastoral arduradun eta parrokiako katekista agurgarria:
Bokazioen aldeko Munduko L. Otoitz Jardunaldiaren barruan, datorren apirilaren 21an,Elizak Jesus Artzain Onaren eguna ospatzen duen egunean, Elizbarrutiko Bokazio Pastoraltzak hurrengo lehiaketa hauetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizue ikastetxeei eta parrokiei.





MARRAZKI LEHIAKETA
* 6 -12 urte bitarteko umeak edo Lehen Hezkuntzako ikasleek hartu dezakete parte.
* Marrazkiaren gaia honakoa izango da: Jesus nire laguna izan nahi du. Horretarako
Jesus eta Zakeoren arteko istorioa kontatzen duen pasartea lagungarri izan daiteke (Lc
19,1-9). Eskatzen dizuegu, parabola hau aldez aurretik irakurria eta landua izan dadila,
irakasleak denborari, moduari eta ikasleen adinari begira egokien iruditzen zaion
moduan. Arren, ez egin marrazkirik honi buruzko katekesi labur bat aurrez egin gabe.
*Ikasle bakoitzak marrazki bakar bat aurkez dezake lehiaketara. Marrazkiaren atzealdean
bere izena, adina, ikasmaila eta Ikastetxearen edo parrokiaren izena azaldu beharko
du.
*Ikastetxe edo parrokia bakoitzak bidali behar ditu bere marrazkiak, gutunazal batean,
betetzeko atxikitzen den orriarekin batera.
* Bi marrazki irabazle aukeratuko dira. Lehenengoa 6 urtetik 9 urte bitarteko adin tartekoa
eta bigarrena 10 urtetik 12 urte bitarteko adin tartekoa.
KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETA
* DBH egiten ari diren 12 – 14 urte bitarteko ikasleek hartu dezakete parte.
*Gaia honako hauxe izango da: Jainkoan konfiantza izan, gure lagun leiala.
*Sari bakarra izango da aurkezten diren kontakizun guztientzat.
*Kontakizun guztiek 3 folioko luzapena izango dute gehienez, ordenadorez idatziak
aurkeztu beharko dira, tarte bikoitzean eta alde batetik, Times New Roman 12an.
Grapaturik aurkeztuko da, azalean kontakizunaren izenburua, partaidearen izena,
urteak, dagoen maila eta ikastetxearen izena agertzen direlarik. Ikasleek kontakizun
bakarra aurkezteko aukera izango dute.
* Kontakizunak, Ikastetxe bakoitzak bidaliko ditu, gutunazal batean, betetzeko atxikitzen
den orriarekin batera. Ikastetxeek ikasmaila batean edo guztietan parte hartzeko aukera
izango du.
* Kontakizunak Elizbarrutiko Web orrian argitaratzea nahi bada, CD batean grabatu
beharko dira eta gutunazal berdinean bidali.
BIDEOEN LEHIAKETA
*DBH egiten ari diren 12 – 14 urte bitarteko ikasleek hartu dezakete parte.
*Gaia honako hauxe izango da: Jainkoak deitzen nau.
*Sari bakarra izango da aurkezten diren bideo guztientzat.*Bideoak 3 minutuko gutxiengo eta 5 minutuko gehiengo luzapena izango du. CD/DVD edo
USB batean entregatuko dira eta beraiekin batera horri bat hurrengo datuekin:
bideoaren izenburua, partaideen izen abizenak eta beraien adina, kurtsoa eta
ikastetxearen izena.
*Bideoak, Ikastetxe bakoitzak bidaliko ditu, gutunazal batean, betetzeko atxikitzen den
orriarekin batera. Ikastetxeek ikasmaila batean edo guztietan parte hartzeko aukera
izango du.
Bai marrazkiak, kontakizunak eta bideoak helbide honetara igorri behar dira apirilaren 8a baino
lehen:
Bokazio Pastoraltzarako Elizbarrutiko Idazkaritza
San Juan kalea 15, behea
20003 Donostia-San Sebastián
Marrazkiak eta kontakizun guztiak, Idatz aretora etorri eta ikusi nahi duten guztien eskura
egongo dira apirilak 18 eta 19an, arratsaldeko 17:30tatik 19:00tara. Ahal den neurrian gonbidatu
itzazue gazteak, gurasoak, irakasleak, lagunak… eta etorri zaitezte erakusketara. Erakusketa
amaitutakoan, marrazkiak eta kontakizunak ez zaizkie parte hartzaileei itzuliko, aitzitik, Bokazio
Pastoraltzako Elizbarrutiko Idazkaritzan artxibatuta geratuko dira.
Sarituen izenak Elizbarrutiko web orrian agertuko dira apirilaren 15ean, astelehena.
Sarituei, antolatzaileekin harremanetan jartzea eskatzen diegu saria jaso ahal izateko. Sariak,
apirilaren 19an, ostirala, emango dira Idatz Aretoan arratsaldeko 19:00tan.
Aukera hau alferrik ez galtzea eta ekintza hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Gure eskerrik beroenak aldez aurretik. Zalantzaren bat izan edo argibide gehiago nahi izanez
gero, jarri harremanetan gurekin e-mail bidez edo deitu gure telefonora.
Agur bero bat,
Mª José Moreno Marqués


MARRAZKI LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO ORRIA
Ikastetxearen izena: __________________________________________________
Helbidea: ___________________________________ zk.____ _______________
P. K.: _____________ Herria: __________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ____________________
E-maila: _____________________________________
Parte hartzen duen ikasmaila: __________
Dagokion adina: __________
Aurkeztutako marrazki kopurua: __________
Arduradunaren izena: ________________________________________________
Ikastetxean duen kargua: _____________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ___________________________

KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO ORRIA
Ikastetxearen izena: __________________________________________________
Helbidea: ___________________________________ zk.____ _______________
P. K.: _____________ Herria: __________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ____________________
E-maila: _____________________________________
Parte hartzen duen ikasmaila: __________
Dagokion adina: __________
Aurkeztutako kontakizunen kopurua: __________
Arduradunaren izena: ________________________________________________
Ikastetxean duen kargua: _____________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ___________________________

BIDEOEN LEHIAKETA
Ikastetxearen izena: __________________________________________________
Helbidea: ___________________________________ zk.____ _______________
P. K.: _____________ Herria: __________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ____________________
E-maila: _____________________________________
Parte hartzen duen ikasmaila: _________
Arduradunaren izena: ________________________________________________
Ikastetxean duen kargua: _____________________________________________
Harremanetarako telefonoa: ___________________________



2013-02-13

Pastoral Idazkia

Garizuma-Pazko aldirako Iruña eta Tutera, Bilbo, Donostia eta Gasteizko gotzainek argitaratu duten Pastoral Idazkia